Munibe plaza

Prestatzen ari naizen ikuskizuna —Gau magikoak Munibe plazan— Xabier Maria Munibe plazan egingo da, Bergaran, San Joan biharamunean. Izatez, plaza berria da, 2001ean sortu baitzen udaletxetik oso hurbil, orube zahar batean, 947 metro koadrokoa eta bat ere eraikin gabea. Ondoan honako eraikin hauek ditu:

  • Ondartza etxea
  • Moiua jauregia
  • Aranzadi ikastola (Seminario zaharreko eraikinean)

Iñaki Aspiazu Izaren arkitektura estudioak diseinatu zuen, 213.960 euroko aurrekontuarekin. Iñaki Aspiazuk berak, horrela deskribatu zuen orduan Munibe plaza: “Eraikin gabeko orube zaharra da, espazio publiko bihurtua, kasko zaharra Bergarako zabalkundearekin lotzeko. Ekintzak bi alde bereizten ditu, zoladuraren bidez. Bata, iraunkorragoa, Ondartza etxeari lotuta, eta bestea Moyua Jauregiari lotuta, zeinak eusten baitio aspaldi zeharkatzen duen ibilbideari. Hondo-hondoan, orube ixten zuen horma bota egin da behera, plaza ikastolarekin lotzeko, begi joaldiz, bederen”.

Published in: on 2010/03/20 at 17:22  Comments (5)  
Tags: , , , ,

The URI to TrackBack this entry is: https://gaumagikoak.wordpress.com/2010/03/20/munibe-plaza/trackback/

RSS feed for comments on this post.

5 CommentsLeave a comment

  1. […] Sibelius musikari finlandiarraren Tuonelako Zisnea lanean, eta bertan erabiliko ditut 17 koadro, Munibe plaza inguratzen duten eraikinetan eskegita, argiztapen artifiziala, Finlandia obra, hau ere Sibelius […]

  2. […] Ekainaren 25ean, San Joan biharamuna, egure anaia Ramonek arte ekitaldi bat egingo du Bergaran, Munibe plazan, eta bertan uztartuko ditu pintura, musika, dantza eta irakurketa. Ekitaldiak izena du “Gau […]

  3. […] arte ekitaldi bat, Gau magikoak Munibeko plazan, ekainaren 25ean egingo duena Bergaran, bertako Munibe plazan, non uztartuko dituen pintura, musika, dantza eta kontaketa. Bloga izango du komunikazio […]

  4. […] Ekainaren 25ean, erlojuak gaueko 22:30ak jotzen duenean, Finlandia entzungo da Munibe plazan, Jean Sibelius musikari finlandiarrak 1899an sortu eta 1900an orraztu zuen poema […]

  5. […] duzu, irakurle, ekainaren 25ean Jean Sibelius konpositore finlandiarraren musika entzungo dela Munibe plazan, Bergaran, gaueko 22:30ean hasten denean gure ikuskizuna: Gau magikoak Munibeko plazan. Baina nor […]


Leave a comment