Kaixo, eta ongi etorri!

Ongi etorri, irakurle. Ramon Aranzabal naiz, mondragoetarra jaiotzez, hantxe jaio bainintzen 1950ean, eta bergararra bizitzez. Pintura maite dut, hainbat erakusketa egin ditut han eta hemen, baina orain buru-belarri nabil performance bat prestatzen, Gau magikoak Munibeko plazan, ikuskizun bat Bergaran egitekoa, eta uztartuko dituena pintura, musika, dantza, magia, kolorea eta ilusioa. Blog hau sortu dut, hain zuzen, performance horren berri emateko.

Munibe plaza aukeratu dut ikuskizun hau egiteko, Munibe leku paregabea delako. Bertan XV. eta XVIII. mendeko eraikinak daude, eta inguratu egiten zaituzte. Ni, behintzat, izugarri inspiratzen nau. Eguna, berriz, San Joan eguna hautatu dut, udako solstizioa, horrek esan nahi duen guztiarekin.

Performance hau oinarrituko da Jean Sibelius musikari finlandiarraren Tuonelako zisnea obran. Bertan zisnea, lamia eta heriotza izango dira kontakizuneko elementuak, ahaztu barik aurora boreala. Berau irudikatzeko, kolore biziko margoak erabiliko ditut, indartsuak. Horrekin batera, Musiraka dantza taldea, Osintxukoa bera, badabil koreografia prestatzen.

Oraingoz, nahikoa da, irakurle. Orain badakizu nor naizen, eta zertan ari naizen. Egunak aurrera joan ahala, joango naiz informazio gehiago ematen. Esan gabe doa, pozik jasoko ditudala zure iradokizunak eta sujerentziak. Horretarako, erabili erantzunak blog honetan. Nik ere erantzungo dizut. Nahi duzun arte! (Argazkia: Josetxo Arantzabal, Goienkaria)

Advertisements
Published in: on 2010/03/14 at 12:54  Leave a Comment  

The URI to TrackBack this entry is: https://gaumagikoak.wordpress.com/2010/03/14/kaixo-eta-ongi-etorri/trackback/

RSS feed for comments on this post.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: