Ramon Aranzabalen proiektua

Orain hilabete pare bat Edorta Kortadi irakasle eta arte kritikoa Bergaran izan zen, eta bertatik bertara ikusi zuen non egingo dugun San Joan biharamuneko ikuskizuna, Gau magikoak Munibe plazan. Gustura itzuli zen Donostiara ikusitakoarekin.

Bisita haren ondorioa da ondoko artikulu hau, Edortak berak idatzia:

… … …

Artista bat bere herriaren bihotzean bizitzeaz gain, hain historikoa eta ederra den plazaren alboan lana egiten duenean, ez da arraroa hartaz pentsatzea, amestea eta bertan proiektatzea.

Ramon Aranzabal (Arrasate, 1950) artista plastikoaren kasua da hau. Honek San Juan gau magikorako eskaini nahi dio Bergarari arkitektura, hirigintza, pintura, argia, soinua, dantza eta herri beraren partehartzea bilduko dituen erabateko ikuskizuna. Asmo handiko proiektua, benetan, baina oso erakargarri eta ederra gerta daitekeena. Lan honek gau magiko hori goratu egin dezake eta ohikoa baino zerbait nobleago, iradokigarriago eta aberatsago bihurtu, kolektiboaren irudimenaren mesede.

Artista honek leku barrenkoi baina zabal honetako eraikin historikoez baliatu nahi du ikuskizunerako, plaza mugatzen duten etxe-aurreak bihurtuko baititu bere margolan abstraktuen erakusleku, eta horretarako, espresuki argiztatua eta Jean Sibelius-en Finlandia musika iradokitzaile eta erakargarriaz girotua izango da. “Musiraka” dantza talde baten emanaldiak ere jantziko du ordu erdi inguruko iraupenaz, herritarrak, bertan parte hartzeaz gain, limurtuko dituen erabateko ikuskizuna.

Egitasmo honek dedikazio pixka bat, laguntza ekonomikoa eta koordinatuko duen buru bat izanez gero, lorpen bat izan daitekeela uste dugu, Bergarako herria Gipuzkoako ikus-entzunezkoen muin eta erdigunean koka dezakeen ikuskizun-instalazioa.

Edorta Kortadi Olano
Deustuko Unibertsitatea-Donostia
Historialaria eta Arte kritikoa

Advertisements
Published in: on 2010/03/22 at 19:32  Leave a Comment  

The URI to TrackBack this entry is: https://gaumagikoak.wordpress.com/2010/03/22/ramon-aranzabalen-proiektua/trackback/

RSS feed for comments on this post.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: