Ramon Aranzabal: biografia

Mondragoen jaio nintzen 1950ean, bost anai-arrebaren artean hirugarrena. Gaur egun, berriz, Bergaran bizi naiz, emaztea eta alabarekin. Nire lan bizitza Fagor kooperatiban egin nuen, harik eta 2008an erretiroa hartu nuen arte. Hala ere, 1995ean hasi nintzen pintatzen, horixe da-eta nire benetako zaletasuna.

Pintura abstraktua egiten dut, hasieran pastela erabilita, eta akrilikoa oraingo proiektu honetarako. Gogoak horixe eskatzen dit, baina baita oihalen tamainak ere, proiektu honetarako koadro handiak egiten ari bainaiz.

Erakusketak

Oraingoz dozena inguru erakusketa egin ditut: sei bakarka, eta gainerakoak, taldetan. Hona hemen zerrenda:

Bakarka

  • Errotalde Jauregia (Bergaran, 1999ko otsailean).
  • Arresi Aretoa (Arrasaten, 1999ko urrian).
  • Naikari kafetegi-taberna (Bergaran, 2001eko uztailean).
  • Colchonería San Vicente (Donostian, 2001eko martxoa-apiriletan).
  • Kutxa Boulevard (Donostian, 2001eko irailean).
  • Kultur etxeko erakusketa gela (Oñatin, 2004ko maiatzean).

Taldeka

  • Bergarako pintoreen erakusketa (Bergaran, urtero).
  • Erakusketa Medicus Mundi erakundearen alde (Donostian, 2003ko maiatzean, Kutxaren erakusketa aretoan).
  • Kutxaren arte ondareak egindako azken eskurapenak (2001-2002). (Donostian, 2003ko urrian, Kutxaren erakusketa aretoan).

Gau magikoak

Ekainaren 25ean performance bat egingo dut Bergaran, Gau magikoak Munibeko plazan. Ekitaldi hori inspiratuta dago Jean Sibelius musikari finlandiarraren Tuonelako Zisnea lanean, eta bertan erabiliko ditut 17 koadro, Munibe plaza inguratzen duten eraikinetan eskegita, argiztapen artifiziala, Finlandia obra, hau ere Sibelius handiarena, eta Musiraka taldearen dantzak. Udako solstizioa iritsi arte, lan horretan ibiliko naiz buru-belarri. (Argazkia: Josetxo Arantzabal, Goienkaria)

Advertisements
Published in: on 2010/04/09 at 10:01  Comments (1)  
Tags: , , , ,

The URI to TrackBack this entry is: https://gaumagikoak.wordpress.com/2010/04/09/ramon-aranzabal-biografia/trackback/

RSS feed for comments on this post.

One CommentLeave a comment

  1. Kaixo Ramon,

    Berriako agendan gustura egingo genizuke elkarrizketa, ostiraleko ekitaldia zertan den azaltzeko.

    Telefonoren bat bidaliko al diguzu elkarrizketa egiteko? Motza izango da (10 minutu).

    Gure telefonoa: 943 30 40 30


Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: