Jesus Romo eta Gau magikoak


Aste honetan ezusteko atsegina izan dugu sarean: Jesus Romo EHUko irakaslea Gau magikoak Munibeko plazan proiektuko margolanak ari da promozionatzen bere Twitter kontuan.

2010ean hasi zen Jesus bere gustuko artisten lanak erakusten Twitter bidez, hala nola Vincent Van  Gogh, Norman Rockwell, Gely Korzhev, Andrew Atroshenko, Isaak Levitan edo Erramun Landa. Berak aitortu duenez, “oso kitzikagarria da niretzat artista bati begia bota eta bere lanak aurkitzea, bai ere artistak aukeratzea”. Niretzat poz handia da Jesusek nire proiektu bat aukeratu izana, bere sarean erakusteko.

Jesus Romok Ingeniaritza Eskolan irakasten du, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bertan Campus birtualeko zuzendaria da. Twitter eta Twitpic erabiltzen ditu bere gustuko margolanak erakusteko, baina noiz edo behin izaten du ezusteko desatseginik: “Gezurra badirudi ere Twitpic zerbitzukoek zentsuratu egin dizkidate biluziak, zerbitzua moztu zidaten eta eztabaida izan genuen. Baina alferrik, azkenean biluzi guztiak kendu behar izan nituen. Geratu zen bakarra hau zen. Kubismoaren abantailak”, dio barrezka.

Advertisements
Published in: on 2010/05/20 at 20:21  Comments (1)  
Tags: , , , , , ,

The URI to TrackBack this entry is: https://gaumagikoak.wordpress.com/2010/05/20/jesus-romo-eta-twitter/trackback/

RSS feed for comments on this post.

One CommentLeave a comment

  1. […] argazkiak kentzera, bertan biluziak agertzen zirelako. Romok berak horrela kontatu ditu gauzak Ramon Aranzabalen blogean: “Gezurra badirudi ere Twitpic zerbitzukoek zentsuratu egin dizkidate biluziak, zerbitzua moztu […]


Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: