Plazaren ederra!

Munibe plaza berria da, 2001ean sortu baitzen udaletxetik oso hurbil, orube zahar batean, 947 metro koadrokoa. Bera inguratzen honako eraikin hauek ditu, zein baino zein ederragoa:

Ondartza etxea

Andres Martinez de Ondartzaren aginduz jaso zen, XVI. mendeko lehen erdian. Gorteko gizon printzipala izaki, Karlos V.a enperadoreak baimena eman zion maiorazgoa sortzeko, eta horren buru etxe dotore hau ipini zuen. Badirudi jatorrian Ondartza etxeak bi gorputz zituela, bata altua eta garaia, dorre formakoa (Bidekurutzeta kalean dagoena), eta bestea zabalagoa eta lehenengoa baino altuera txikiagokoa (Olaso dorrea ia ukitzen duena).

Bergarako Erret Seminarioa

Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak sortu zuen XVIII. mendean, XVI. mendetik jesuiten ikastetxea zena aprobetxatuta. Aurreko fatxada, herriko plazara ematen duena, XIX. mendekoa da. Munibe plazara, berriz, bi adarrek ematen dute: UNED unibertsitateari dagokiona eta Aranzadi ikastolarena.

Moiua jauregia

Eraikin ederra da, batez ere atzeko partetik begiratuz gero, beheko argazkian ikus daitekeen bezala, leiho eta arku ikusgarriak ditu-eta. XVI. mendekoa da eta Rocaverdeko markesarena izan zen. 1718ko matxinadan erre egin zuten, eta kanpoko hormak baino ez ziren geratu. Geroago baina, berreraiki egin zuten.

Advertisements
Published in: on 2010/06/22 at 20:36  Comments (2)  
Tags: , , , ,

The URI to TrackBack this entry is: https://gaumagikoak.wordpress.com/2010/06/22/plazaren-ederra/trackback/

RSS feed for comments on this post.

2 CommentsLeave a comment

  1. […] prest dago. Atzo goizean margolanak igo eta eskegi genituen, baita estali ere, Munibe plazara ematen duten eraikinetan. Eskerrak Bergarako udal langileei. Nekatuta etxeratu nintzen, baina […]

  2. […] Ramonek horrela du erabakita, aprobetxatu nahi du-eta udako solstizioaren lilura.Joan den igandean Munibe plazan izan nintzen, Bergaran, orduan egin baitzen lehen probasaiioa plazan bertan (lehendik Musiraka […]


Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: